Euskera
A.
Pirene Sariaren bidez Pirinioen berri eman nahi dugu, horretarako ahalik
eta ikuspegirik zabalena erabilita. Pirinioekin zerikusia duten kazetaritza-lanak
izango dira hautagai, 2007eko uztailaren 1etik 2008ko ekainaren 30era
bitarteko epean egunkarietan, irratietan zein telebistetan agertutakoak.
B.
Parte hartzeko aurkezten diren lanak Pirinioetan erabiltzen den edozein
hizkuntzatan eginak izan beharko dira: katalanez, frantsesez, gaztelaniaz,
euskaraz, aragoieraz, okzitanieraz edo araneraz. Ingelesez egindako
lanak ere onartu egingo dira. Epaimahaiari irakurketa errazteko, euskarazko
lanekin batera lanen itzulpena aurkeztu beharko da, gaztelaniaz, katalanez
edo frantsesez.
C.
Prentsako lanekin batera jatorrizko argitalpen bat gutxienez eta kalitate
handiko beste 5 kopia aurkeztu beharko dira. Irrati eta telebistakoei
dagokienez, 5 kopia aurkeztu beharko dira kasetean, disko trinkoan,
DVDn zein VHS bideoan grabatuta. Gainera, irrati edo telebistako zuzendariak
sinatutako emanaldi-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Internet bidez
hedatutako lanak ere onartuko dira.
Lanetan
egilearen izen-abizenak eta helbidea jarri behar dira, baita harekin
bat egiteko telefonoa edo posta elektronikoa ere.
D.
Pirene izeneko hamargarren sari honi dagokion diru-kopurua 6.010 eurokoa
da, Andorrako Gobernuak emandakoak. Horren erdia, hau da, 3.005 €,
irrati edo telebistako erreportaje batek jasoko du. Beste erdia, prentsan
argitaratutako batek.
E.
Epaimahaian bost pertsona izango dira: komunikabideetako profesionalak
(prentsan, irratian eta telebistan adituak) eta Andorrako Gobernuko
ordezkariak.
F.
Epaimahaiak, salbuespenez eta egileek baimena eman ondoren, prentsa,
irrati edo telebistako edozein lan hartu ahal izango du kontuan sarira
aurkeztu ez arren, epaimahaiak sariaren espirituarekin bat datozela
baderitzo.
G.
Irabazlea aukeratzeko modua: epaimahaiak behin eta berriro bozkatuko
du, erreportaje batek boto gehienak lortu arte. Saria eman gabe geratzea
ere posible da. Epaimahaiaren erabakia aldaezina da.
H.
Lanak egileek edo egileen legezko ordezkariek aurkeztu behar dituzte,
2008eko uztailaren 31 baino lehen, helbide honetan:
BIBLIOTECA
PÚBLICA
Edifici Prada Casadet, baixos
AD500 Andorra la Vella
(Principat
d'Andorra)
Gainera,
lana Pirene sarian parte hartzeko dela idatzi behar da.
I.
Epaimahaiaren erabakia 2008eko azaroan ezagutaraziko da.
J.
Saria ematen denetik hilabete pasa ondoren, saritu ez diren lanak berreskuratzeko
aukera izango dute egileek, hiru hilabeteko epean, helbide honetan:
Biblioteca Pública del Govern.
K.
Erreportajea aurkezteak oinarriak onartu direla esan nahi du, oinarriek
sortutako eskubide eta betebeharrak barne.
Beste argibiderik nahi izanez gero:
Tel.: + 376 828750
E- maila: bibliopublica@andorra.ad
web-orria:
www.pirene.ad